XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Hori esan al dik?
-Antzeman egin zionat.
-Eta zer nahi zuen ez al diok antzeman?
-Bai.
-...
-Hik ere badakin.
-...
-Ez al dun ezer esan behar?
-Zertarako, hitz egin gabe antzematen baduk?
Ostegunean, eguerdian:
-Polita hago gaur.
-Zer nahi duk?
-Emakumea! Polita hagoela esan dinat.
-Horregatik, zerbait nahi al duk?
-Ez dinat ezer nahi!
-...
-Benetan polita al nagok?
-Hala hengoen.
-Orain ez?
-Ez.
-Ikusten?
-Tuntuna naizela uste duk!
-Batzuetan bai.
-Azkar pasa nauk polita izatetik tuntuna izatera!
-Polita eta tuntuna, ez zegon bata edo bestea aukeratu beharrik.